Txipristin taldeak egun pasa antolatu du astelehenerako

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 8a

GIZARTEA // Txipristin Aisialdi Taldeak ikasturte berriari hasiera emateko egun pasa antolatu du astelehenerako. Zarautzen bertan izango da, eta DBHko gazteei zuzenduta dago. Parte-hartzaileak taldearen lokalaren aurrean (Zuberoa kalea, 12) elkartuko dira goizeko 10:00etan. Arropa erosoa eta bazkaria eramateko eskatu dute Txipristineko ordezkariek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide