Zarauzko Euskal Jaia, hemen da guztien festa

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 8a

Baserritar jantziko dira herritarrak Euskal Jai egunez (Aritz Mutiozabal).

Igandean etxeko txikienek jantzi zituzten baserritar arropak, haien egun handian. Dantzari txikiz josi zen herria, eta kalez kale alaitu zuten. Bihar, berriz, guztien Euskal Jai Eguna izango da: haurrena, gazteena eta helduena. Urtero legez, ez da faltako musika, dantza, ikuskizuna, jateko zein edatekoa, eta batez ere, festa giroa.

Eta festaz modu arduratsuan gozatzen laguntzeko, garraio publikoa indartu dute. La Guipuzcoanak Zarautz eta Azkoitia bitartean emango du autobus zerbitzua, gauez. Zarauztik irtengo da eta Aizarnazabal, Zestoa, eta Azpeitian ere geldialdiak egingo ditu.

EuskoTrenek, berriz, Zumaia eta Donostia artean indartuko ditu autobus zein tren zerbitzuak. Egunez tren bereziak izango dira, eta gauez trena zein autobusak, bi norabideetan. Ordutegiak La Guipuzkoanaren eta Euskotrenen webguneetan bisitatu daitezke.

Egitaraua

07:00. Goiz eresia herrian zehar.

08:00. Goiztiarrak taldearen irteera. Kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte.

08:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo joaldunak.

10:30. Frantziskotarren elizan meza nagusia, Zarautz Abesbatzak abestuta.

Ondoren. Frontoi Txikian Goiztiarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak.

11:45. Alproja antzerki taldearen irteera San Inazio kaletik Munoara.

12:00. Munoan Sustraiak antzezlana Alproja taldearen eskutik.

Eguerdian. Musika Plazan eta Lege Zaharren Enparantzan erromeria.

14:00. Musika Plazan Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.

16:00. Munoatik txosnetara elektrotxaranga.

16:30. Txosnen irekiera.

17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira.

Arratsaldean. Iñurritzan erromeria.

19:00. eMep5 taldearen kontzertua.

19:15. Iñurritzan Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.

20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara trikitilari eta dultzaineroekin.

21:00. Kalejira Iñurritzatik erdigunera Agosti eta Barrenarekin.

22:00. Triki-air ikuskizuna.

22:30. Musika Plazan erromeria trikitilariekin.

23:30. Unsain anaiak taldearekin erromeria.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide