Zuhaitz Eguna ospatuko dute gaur Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 13a

Duela bost urte ere ikastolako ikasleak arduratu ziren landaketa sinbolikoaz. Biotopoan landatu zituzten zuhaixkak.

Arkamurka Natur Taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatu dute. 15:00etatik aurrera,  zuhaitz landaketa sinboliko bat egingo dute Vista Alegreko parkean. Aurten Salbatore Mitxelena ikastolako ikasleak arduratuko dira horretaz, herriko ikasle guztien izenean.

Jarduera honen helburua da gazteek  ingurunea ezagutzea  eta ezagutza horren bitartez, natur ondarea maitatu, errespetatu eta zaintzea.

Besteak beste,  artea, ametza, elorri beltza, erramua, gurbitza eta gorostia landatuko dituzte, eta horrekin  landaredia

berreskuratzen lagunko da.

Aurrerantzean ere  ikasleek izango dute ardura zuhaitz hauek zaindu, ulertu, hazi eta maitatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide