1947an jaiotakoek bazkaria egingo dute hilaren 17an

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 8a

GIZARTEA // Urtero legez, 1947.urtean jaiotakoek bazkaria egingo dute. Aurten urriaren 17rako jarri dute hitzordua. Zarauzko Arralde Txiki elkartean elkartuko dira, eta ondoren bazkaria egingo dute. Interesa dutenek Kale Nagusiko Zabalegi dendan eman beharko dute izena. 60 euro kostako da. Izena urriaren 16a baino lehen eman beharko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide