Azoka, ZRTren gastuei aurre egiteko lagungarri

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 8a

Zigiludun euskal produktuak ezagutarazteaz gain, Zarautz Rugby Taldearentzat denboraldiari aurre egin ahal izateko diru apur bat biltzea izango da Basque Gazte Jan Zarautz azokaren helburua. Joseba Etxabek adierazi du ez dutela nahi aurrekontua taldea hazteko muga izatea, eta espero dutela azokak laguntzea. «Lehenengo taldea gogor hasi da, maila ona erakutsi du lehenbiziko jardunaldietan. Igoera fasera iritsiz gero eta mailaz igotzea lortzen badu, salto egiteko prest egon nahi dugu», azaldu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide