Urkiolako Parke Naturalean egingo dute zeharkaldia larunbatean, Zaldibiako Olaeta auzotik hasi eta bertan bukatuz. Tartean, Izpizte (1.62 metro) tontorra igoko dute mendizaleek eta baita Orixol (1.131 metro) eta Santikrutz (1.114 metro) gailurra ere.
Izena Pagoeta mendizale elkartearen egoitzan eman beharko da, ostegunean zein ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, eta baita bertara deituta ere, 943- 13 29 11 telefono zenbakira.
Larunbatean goizeko 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak, Agoueseneko biribilgunean.