Egun osoko irteera antolatu du Pagoeta elkarteak iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 13a

KIROLA// Egun osoko ibilaldia egingo dute igandean Pagoeta Mendizale Elkartekoak. Oñatiko Araotz auzotik abiatuta, Andarto, Aranguren, Elorreta eta Kurutze Berri tontorrak igoko dituzte, irteera Urkuluko urtegian amaitzeko. Gaur bitartean eman ahalko da izena Mendizabal kinkiladendan. Igandean Agoueseneko biribilgunean elkartuko dira, 07:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide