Rafael Agirre Mario Onaindia Saria jasotzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur eguerdian Mario Onaindia Fundazioaren egoitzan ekitaldi hunkigarria egin dute, eta aretoa jendez bete da Rafael Agirre teologoari omenaldia egiteko. Fundazioko ordezkariak nabarmendu dutenez, Rafael Agirre ikertzailea, irakaslea, saiakera-idazlea, intelektuala eta unibertsitate dekanoa izateaz gain, "askatasunaren aldeko borrokan erreferentea izan da. Uneoro bere ideiak defendatu ditu eta ez da isildu beldurragatik edo politikoki zuzena izateagatik".
Agirrek omenaldian azaldu duenez, "ezustean" harrapatu zion sariaren berriak. "Niretzat ohorea da Mario Onaindia Saria jasotzea. Izan ere, Onaindia erreferentea izan zen belaunaldi oso batentzat. Lider handia izan zen eta askatasunaren alde lan handia egin zuen".
Mario Onaizndia Fundazioaren egoitza jendez beteta. (Aiora Larrañaga/Hitza)