Felix Zubiak txartela lortu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan aurrera egiteko

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 11

Felix Zubia atzo Arrasateko saioan (Bertsozale.eus)

Atzo, larunbata, Arrasaten jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final zortzirena (gaur jokatuko da azkenengo final zortzireneko saioa Andoainen). Felix Zubia zarauztarrak lortu du lehen postua Arrasatekoen, hala final laurdenetarako txartela eskuratu du. Zubiaren atzetik bigarren Eneritz Artetxe azkoitiarrak egin zuen, eta hirugarrena Iñaki Gurrutxaga oriotarra izan zen. 310 bertsolaze bildu ziren saioa segitzeko.

Zubia azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saioan ariko da Iñaki Apalategi, Beñat Lizaso eta beste lau bertsolarirekin batera.

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Felix Zubia Olaskoaga 431
Eneritz Artetxe Eizagirre 421,5
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi 417,5
Haritz Casabal Pikabea 412
Egoitz Eizagirre Aduriz 382,5
Aratz Igartzabal Bidegain 373

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirena gaur, igandea, jokatuko da Andoaingo Bastero kulturgunean. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Ibai Esoain oriotarra, Gemma Urteaga, Jokin Uranga azpeitiarra, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Lehen sailkatuak urriaren 31n Zestoan jokatuko den final-laurdenerako txartela eskuratuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide