Jai giroa izan da nagusi goizean goizetik Zarauzko Kuadrilla Egunean

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 17a

Gaur Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Zarautzen. Goizean goiz abiatu dute jaia kuadrillen arteko olinpiadekin eta eguerdi partean pasta eta patata tortilla lehiaketa egin dute. Aurten berezitasun bezala ezusteko gonbidatuak izan dituzte Zarauzko kuadrillek; Gu ta Gutarrak telebista saioa grabatzen aritu dira Zarautzen, eta programako kideek gainontzeko kuadrillek bezala parte hartu dute Kuadrillen Eguneko ekimenetan.

 

[flickr_set id="72157659901790986"]

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide