Zarauzko Udalak kultur hedapenerako bekak emateko deialdia zabaldu du. Kultur arloarekin zerikusia duten ekintza guztiak dira baliagarriak beka horretan. Alegia, maketa, aldizkari, antzezlan edo sormen eta kultur hedapenarekin lotura duen edozein proiektu aurrera eramateko laguntza ekonomikoa eskainiko du erakundeak.
Eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: 14-30 urte bitarte izatea eta taldearen erdia gutxienez zarauztarra izatea.
Eskaerak irailaren 14tik 25era bitartean aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, www.zarautz.eus webgunera sartu daiteke, 943-005 122 telefono zenbakira deitu, gazteri@zarautz.eus helbidera idatzi zein Gaztelekura (Zigordia kalea, 34) jo daiteke.