Astelehenean amaituko da TAO txartel berria autoan jartzeko epea. Herritarrek euren etxebizitzan jaso dute dagoeneko posta bidez bakoitzari dagokion ibilgailuaren txartela. Udalak denbora utzi du bakoitzak bere autoan dagokion itsaskorra jartzeko, eta astelehenetik aurrera "ezinbestekoa" izango da guztiek aurtengo TAO txartela jarrita izatea.
Hala, egun horretatik aurrera egoiliarra izan arren 2015eko TAO txartela ibilgailuaren kristalean jarri gabe dutenek isuna jasoko dute.