Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin bildumaren inguruko solasaldia egingo dute asteazkenean, Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Euskaraz izango da, eta Ane Mayozek gidatuko du. Ordu eta erdi iraungo du saioak, 18:30etik 20:00etaraa. Gogoratu dute interesa dutenek mailegatzeko eskuragarri dituztela liburuaren aleak liburutegian bertan.