POLITIKA // Entzuteko Prest dinamikaren barruan, Xabier Txurruka EAJko alkategaiak eta haren kideek Santa Klarako eta Azken Portuko bizilagunen ideiak jasoko dituzte gaur. Besteak beste, egungo trenbide pasagunearen lekuan oinezkoentzako lur azpiko pasabidea eraikitzeko proiektua azalduko diete EAJkoek auzotarrei. Bilgunea trenbidearen pasagunearen parean jarriko dute, 18:00etatik 20:00etara. Ekarpenak zarautzprest@gmail.com helbidera bidal daitezke.