Mendi buelta bat antolatu du Pagoeta elkarteak iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 19a

KIROLA // Elorriotik abiatuko dira mendizale zarauztarrak eta Argiñetako nekropolia bisitatuko dute. Ondoren, Santamañazar (669 metro), Erdella (682 metro) eta Intxorta (743 metro) tontorrak igoko dituzte, ibilaldia Elgetan amaitzeko. 36ko gerrako lubakiak ikusteko aukera izango dute, bide batez. Biharko eman beharko da izena Mendizabalen. Igandean, 07:30ean elkartuko dira Agoueseneko biribilgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide