Herritarren segurtasunerako legeari buruz hitzaldia izango da etzi Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 17a

Espainiako Gobernuak ezarri berri duen Herritarren Segurtasunerako Legeari eta Zigor Kodearen erreformari buruzko hitzaldi- solasaldia antolatu dute ostegunerako.  Putzuzulo gaztetxean izango da, 19:00etatik aurrera. Bertan, Carlos Hernandez Pote -k Bizkaiako Salhaketa torturaren prebentzio eta salaketarako koordinakundeko kideak gaiari buruzko azalpenak emango ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide