Josu Erkoreka Zarauzko EAJko ordezkariekin
Zarauzko EAJko ordezkariak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu eta bozeramailearekin egon da. Bertan herriko proiektu estrategikoak jakinarazi dizkiete Xabier Txurruka alkategaiak eta haren kideek. Zarautz Prest dinamikaren barruan jasotako herritarren beharren berri izan du hala. Hilabete honetan egingo dute, hain zuzen, Zarautz Prest.
Era berean, Eusko Jaurlaritza lantzen ari den udal legearen xehetasunak eman zizkien Zarauzko EAJko ordezkariei. Lege horrek Euskadiko udalen eskumenak eta finantziazioa bermatzen ditu, enpleguaren sustapena eta baita beste hainbat alor garrantzitsunetan ere. Halaber, kontseiluan ere parte hartzea ahalbidetzen du, bozkarako eskubidearekin, eta herri kontsultzen antolaketa arautu. Funtsean, Espainian Mariano Raxoik bultzatutako erreformaren aurrean euskal udalen autonomia defendatzen du lege proiektu horrek.