GIZARTEA // Kelsang Tsongmo Kadampa mojak maiteminduta bizitzeko gakoak emango ditu gaur, San Valentin bezperan. Maitasuna gertukoak zoriontsu izatearekin lotuta dagoela azalduko du, baina horrek batzutan sentimendu desatseginak eragiten dituela, jelosia eta mendekotasun afektiboa, kasu. Gaztelaniaz eta doan izango da saioa, 19:00etatik aurrera. http://meditaeneuskadi.org webgunean aurki daiteke informazio zabalagoa.