Cambridge-ko probak egin ahalko dira Antonianon

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 13a

HEZKUNTZA // Antoniano Ikastetxea Cambridge-ko ESOL azterketen zentro aztertzailea da, eta hori dela-eta, zentroan bertan egin ahalko dira First zein Advanced probak. Ekainaren 6an izango da bi mailetan idatzizko azterketak egiteko aukera. First-a atera nahi dutenek 155 euro ordaindu beharko dute, eta Advanced-a egiteko, berriz, 165 euro. Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena idazkaritzan. Martxoaren 23a arteko epea izango da horretarako. 20 lagun baino gutxiago biltzen badira, ikastetxetik ahalik eta gertuen dagoen zentro batean egingo dituzte azterketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide