Festak beti egon ohi dira umorearekin lotuta, baina ez dago Inauteriak baino jai alaiagorik. Irudimenaren eta zoramenaren festak dira. Lotsak alde batera utzi, eta maite den idoloa edo gorroto den pertsonaia imitatzeko, aspaldiko garaiak gogoratzeko, inoiz janztera ausartu gabeko arropak soinean jartzeko edo besterik gabe, ondo pasatzeko garaia izaten dira Inauteriak, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Eskualde osoan ospatuko dituzte festak, eta ohi bezala, mozorro desfileak eta lehiaketak egingo dituzte ume eta helduek.
Bereziki Azpeitian ospatuko dituzte jaiak. Ohi bezala, Txikiteo Elegante Eguna ospatuko dute etzi, mozorroak armairutik atera bezperan.
EGITARAUAK:
AIA
Otsailak 13, ostirala
15:30. Lardizabal Eskolako haurren jaialdia, pilotalekuan, denboraren makina gaia onarri hartuta.
AIZARNAZABAL
Otsailak 13, ostirala
15:15. Basakaitz Herri Eskolako umeen kalejira eta dantzak.
16:15. Txokolatada, jolasak eta eskulanak.
17:30. Musika Eskolaren kalejira.
Ondoren. Alaitsu taldearen dantza emanaldia, frontoian.
19:00. Gaztetxeak antolatuta, mozorro poteoa eta disko jartzaileak.
AZKOITIA
Otsailak 13, ostirala
16:00. Ikastetxeetako haurren kalejira.
17:00. Herriko plazan, umeentzako merienda.
17:00. Umeentzako dantzaldia Egan taldearekin.
17:00-19:30. Kontzejupean, Abarketatxo ludotekako hezitzaileekin eskulanak.
21:30-23:30. Elkargunean, 12-17 urte bitarteko gazteentzako Disko Festa eta mozorro lehiaketa. Sariak egongo dira.
Otsailak 14, larunbata
19:00. Azkoitiko Musika Bandaren kalejira.
19:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
22:30. Imanol eta Nol disko jartzaileak, herriko plazan.
00:30. Herriko plazan, mozorro lehiaketa.
AZPEITIA
Otsailak 13, ostirala
18:30. Euskal Inauterien Jaialdia, Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuta. Olazko Andre Mariaren plazatik.
Otsailak 14, larunbata
22:30. Musika Banda Kbeat berbena dantzaldia, Sanagustin kulturgunean.
Otsailak 15, igandea. Txikiteo Elegante Eguna.
- 09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Diana, Azpeitiko Musika Banda eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
- 12:00. XXXVI. Sokamuturra Argazki Lehiaketa Imanol Elias Saria, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.
- 12:00. Sokamuturra.
- 12:30. Eleganteen pasiera eta Itsasi taldeko artzain-inudeak. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak eta Incansables txaranga.
- 12:30-15:00. The Mackensys Clan Band eta Incansables txaranga.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldea eta Azpeitiko Musika Banda, Plaza Txikian.
- 16:30- 20:00. Sokamuturra.
- 19:00- 23:00. Eskandalue elektrotxaranga.
- 19:30-23:30. Gau Erdi txaranga.
Otsailak 16, astelehena. Inauterietako astelehena.
- 10:00. Goiz eresia Izarraitz txistulari taldearekin.
- 11:00. Sokako zezena Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak, herriko plazan.
- 12:30. Herriko Banda Gaztea eta txiribiteroen kalejira. Mozorrotutako haurren desfilea.
- 16:15. Izarraitz txistulari taldea eta Azpeitiko Musika Banda. Plaza Txikian.
- 16:30. Sokamuturra.
- 17:00. Haurrentzako tailerrak, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 19:30. Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.
- 19:30- 23:00. Dunbots fanfarrea eta Urolatarrak txaranga.
- 24:00. Ttuntturroak eta mozorro lehiaketa. Los Pasai eta Bricadeira perkusio taldea.
- 01:30. Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa.
Otsailak 17, asteartea. Inauterietako asteartea.
- 02:00. Los Pasai txaranga.
- 06:15. Goiz eresia Azpeitiko Musika Bandarekin.
- 06:45. Izarraitz Txistulari Taldea eta Azpeitiko Musika Banda.
- 07:00. Sokamuturra.
- 12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira.
- 16:00. Haurrentzako jolasak eta parkea, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 16:15. Izarraitz Txistulari Taldea eta Herriko Banda Gaztea eta Julian Barrenetxea Abesbatza.
- 16:30. Sokamuturra.
- 20:00. Suzko zezena, plazan.
BEIZAMA
Otsailak 14, larunbata
17:30. Jolasak eta mozorro desfilea Natur Eskolan. Sariak.
20:30. Afaria ostatu zaharrean. Umeak 8,5 eurotan, helduak 14 edo 20 eurotan. Izena emateko epea gaur amaituko da.
ERREZIL
Otsailak 14, larunbata
Arratsaldean. Lanbideak ardatz hartuta, jaialdia. Eguraldi ona eginez gero, kalejira ere bai.
Gero, jokoak, guztiei zuzenduta.
Ondoren. Afari-merinda. Mozorro onenei sari banaketa.
GETARIA
Otsailak 14, larunbata
12:00. Mozorro poteo alaia Incansables txarangarekin.
14:15. Mozorro bazkari herrikoia Berdura Plazan.
17:00. Haurren mozorro desfilea plazan. Mozorro onenak sarituko dira. Bertan parte hartu nahi dutenek 16:30ean eman beharko dute izena plazan.
Ondoren, Getariako dantza taldeen ikuskizuna, Keinu bat Euskal Herriko Inauteriei: Inudeak eta artzainak.
Jarraian, mozorrean kalejira Incansables txarangarekin.
23:00etan, mozorro sarien banaketa tabernetan.
Otsailak 15, igandea
12:30. Getariako Musika Bandaren kalejira.
Ondoren. Inauterietako kontzertua Getariako Musika Bandak eskainita.
ORIO
Otsailak 14, larunbata
17:00etan, Inauterietako desfilea. Bikamiotan hasiko da eta plazaraino joango da.
18:00etan, txokolate jana eta Bide Batez musika taldearen saioa, Karela kiroldegian.
ZARAUTZ
Otsailak 13, ostirala
17:00. Itxasmendiko auzo elkartean, txokolatada.
Otsailak 14, larunbata
11:00- 14:00. Merkatu Plazako lehen solairuan Inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat, Conunpuntomas sormen tailerrarekin.
12:30. Poteoa, Gaztetxetik abiatuta.
14:00. Bazkaria, Gaztetxean. Izen ematea Arron edo Eguzkin.
17:00- 19:00. Gaztelekuan, mozorroen dantzaldia eta lehiaketa (banaka, taldeka eta originalena eta antzeztua). 12–18 urte bitartekoentzat.
17:30- 20:00. Musika Plazan, jolas dinamizazio musikatuak haurrentzat, Txantxariak taldearekin.
18:30. Gaztetxetik hasita, udaletxe azpian jokoak eta Auntzelarrea.
19:00. Granujas a todo ritmo taldearen kalejira eta mozorrotutako koadrilen kalejira, Musika Plazatik abiatuta, Zurekin ostalarien elkarteak antolatuta. Kalejiran parte hartzeko, aldez aurretik Turismo Bulegoan izena ematea komeni da. Egunean bertan Txiki Polit tabernan ere eman daiteke izena.
20:15. Musika Plazan mozorroen sari banaketa: koadrilen arteko mozorro onenari (1. saria, 250 euroko bonoa; 2. saria, 150 euroko bonoa; eta, 3. saria 100 euroko bonoa. Bonoak Zurekin ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko izango dira). Ondoen apaindutako taberna ere sarituko dute, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da Turismo Bulegoan.
20:30- 21:30. Dantzaldia Orots taldearekin, Musika Plazan.
20:30- 00:00. Mozorro dantza, Udaberri elkartean.
22:30. Dantzaldia Orots taldearekin, Musika Plazan.
Otsailak 15, igandea
12:00- 13:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Guretzat fanfarrearekin.
13:00- 14:30. Guretzat fanfarrea.
17:00- 18:00. Haurrentzako tailerrak Txatxilipurdi aisialdi taldearekin, Musika Plazan.
18:00- 18:30. Haurrentzako merienda.
18:30- 19:30. Hodei magoa eta Tiritatxo magia saioa, Musika Plazan.
ZESTOA
Otsailak 14, ostirala
- 12:00-14:00. Danbolinzulo elkarteak sustatuta sortu berri den argazkilaritza taldeak argazkiak aterako ditu. Argazki estudio moduko bat jarriko dute udaletxe azpian, mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko.
- 17:00. Ogitartekoa, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
- 17:00-21:00. Danbolinzulo elkarteak sustatuta sortu berri den argazkilaritza taldeak argazkiak aterako ditu. Argazki estudio moduko bat jarriko dute udaletxe azpian, mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko.
- 17:30. Desfilerako izen-ematea.
- 18:00. Umeentzako mozorro desfilea, udaletxeko arkupeetan.
- 19:30. Helduen desfilerako izen-ematea.
- 20:00. Helduen desfilea, Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta.
- 23:00. Biburu erromeri taldea.
Otsailak 17, asteartea. Inauterietako asteartea.
- Ogitartekoa, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
- 17:30. Bat bi hiru festa! umeentzako animazioa, udaletxeko arkupeetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
ZUMAIA
Otsailak 13, ostirala
- Eguerdian, Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
- Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Eusebio Gurrutxaga Plazan.
- 17:00. Ludotekako haurrentzat Inauteri festa. Ludotekan.
- 18:30. Musika Eskolaren kalejira: Afrika.
- Bukaeran, Tik Tara taldearen kontzertua Odietan.
Otsailak 14, larunbata
- 12:00. Iraunkorrak txarangararen kalejira herriko kaleetan.
- 18:00. Eusebio Gurrutxaga Plazan mozorro festa. Lau sari emango dituzte: 0-8 urte bitarteko banakoei eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakoei eta taldeei beste bana. Izen-ematea, 17:30ean plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.
- 18:30. Herriko kaleetan zehar kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
- 18:30- 21:00. Oxford aretoan Argazki Txokoa jarriko dute.
- 19:30. Astindu elkartearen dantza-poteoa.
- 22:30-01:30. Kofradian, Arima Eroa disko festa mozorrotua.
Otsailak 15, igandea
16:30. Aita Marin, zinema: Dragon Ball Z (euskaraz).
Otsailak 16, astelehena
- 15:00-17:30. Maria eta Jose aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Txo, Mikmak txikia.
- 18:00. Ludotekan, LH 4-6 bitarteko haurrentzat Inauteri festa (nahi duten guztientzat).