Luizia izan da N-634 errepidean Zarautz eta Getaria artean

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 3a

Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez N-634 errepidean Zarauzko norantzan gertatu da luizia 23. kilometroan eta txandakako zirkulazioa dago une honetan.Gaur (asteartea) arratsaldean SOS Deiak-etik jakinarazi dutenez, Zarautz eta Getaria arteko errepidea moztuta egongo da bihar (asteazkena) goizera bitartean.

Azken egunetan egindako euri zaparraden eta haize boladen ondorioz igandean ere beste bi luizi gertatu ziren N-634 errepidean Zarautz eta Getaria artean eta ezbeharrik gertatu ez zedin errepidea bi aldiz itxi zuten: goiz partean  eta gauean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide