Zarauzko Murkil dendarien elkarteak kide berriak lortzeko kanpaina jarri du abian. "Kanpoko mehatxuen aurrean elkarketarekin erantzun nahi" duen saltoki oro animatu dute Murkileko kide egitera. "Elkartzeak dakar indarra. Zenbat eta kide gehiago izan, orduan eta botere handiagoa izango genuke dinamizazio ekintzak antolatzeko orduan", adierazi du elkarteko batzordeak. Interesa dutenek informazio gehiago lortzeko Turismo Bulegora jo, 943-830990 telefono zenbakira deitu zein gatc@zarautz.org helbidera idatz dezakete.