Hain zuzen, Itsasu-Mondarrain itzulia egingo dute. Itsasutik abiatuta eta Laxia auzotik igaroz, Mondarrain tontorrera (750 metro) igoko dira Zarauzko mendizaleak. Amezketako lepotik barrena jaitsiko dira, hainbat pista lotuz Itsasura heldu arte. Egun osoko irteera izango da, "zailtasun berezirik gabekoa". Guztira, 17,5 kilometroko ibilbidea izango da, eta sei ordutan egitea aurreikusi dute.
Ostiralerako eman beharko da izena, Mendizabal kinkiladendan. Larunbatean, 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean.