Mikropreben programa abiatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 30a

Mikropreben programa

Eskualdeko enpresa txikiei lan arriskuak prebenitzen laguntzea du helburu programak. Prebentzioa antolatzeko aukera desberdinak daude, enpresaren jarduera, tamaina eta dituen giza eta material baliabideen arabera. Urola Kostako Udal Elkarteak laguntza emango die hamar langile baino gutxiagoko enpresaburuei prebentzioa kudeatzeko ardura beregain hartu dezaten, koste gehigarririk gabe. Prestakuntza teorikoa eta praktikoa izango da.

Programan parte hartu nahi dutenek 943-890808 telefono zenbakira hots egin edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi behar dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide