Bizkarreko osasun arazoei aurre nola egin hitzaldia emango du Marmier medikuak

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 26a

"Postura txarrek haurrei bizkarrean arazoak eragin dakizkieke", dio Marmier medikuak, kiropraktikan aditua da. Bizkarreko arazoei nola aurre egin azaltzeko hitzaldia emango du Zarautzen urtarrilaren 29an (osteguna). Meitiamaitien (Kale Nagusia 1) emango du, 18:00etan hasita.  Hitzaldia irekia da. Hitzaldia gurasoei eta egunero haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzendutakoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide