Zarauzko Udal Gobernuak eta Foruen kaleko bizilagunek gune horretako bizi kalitatea hobetzen jarraituko dute, elkarlanean

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 23a

Zarauzko Udal Gobernuak eta Foruen kaleko bizilagunek konpromisoa hartu dute aurrera begira ere gune horretako bizi kalitatea elkarlanean hobetzen jarraitzeko. Auzotarrek pasa den urtean kaleratu zuten gune horretan hainbat arazo zutela, eta hori salatzeko pankartak zintzilikatu zituzten leihoetatik. Besteak beste, etengabeko zarataz, zamalanetarako guneen erabilera okerraz eta kale horretan sortzen zen zikinkeriaz kexu ziren. Hainbat neurri hartu zuten arazo horiek konpontze aldera, eta horiei jarraipena ematera konprometitu zen Udal Gobernuan.

Astelehenean bildu ziren berriz ere udal ordezkariak eta Foruen kaleko bizilagunak. Bi aldeak "gustura" agertu ziren eta egindako lanaren balorazio "positiboa" egin zuten. Era berean, hobetzeko hainbat puntu daudela esan zuten bi aldeek. Hori dela eta, aurrerantzean ere elkarlanerako konpromisoa hartu dute horiek konpontzen joateko, besteak beste, zamalanekin lotura duten arazoak eta zaborrarekin lotuta dauden arazoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide