Ostegunean Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feminista aurkeztuko dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 2a

Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feminista izango da abenduaren 13an, Ondarrun. Eta hori aurkeztuko dute ostegunean Zarautzen. Ebro Etxean izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertaratzera gonbidatu dituzte zarauzko feministak.

Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministaren webgunea bisita dezake. Halaber, gune horren bidez eman ahalko da izena topaketan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide