Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez jasoko dituzte hondakinak Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 19a

Abenduak 24an eta 31n zabor bilketa ordutegi berezian egingo da. Gauez egin beharrean, arratsaldeko 15:00ak eta 18:00ak artean egingo da. Ondorioz hondakinak 15:00ak baino lehen atera beharko dira. Ezinezkoa badaa, hilaren 25ean zein urtarrilaren 1ean  20:00etatik aurrera (ohikoa den moduan) atera beharko dira hondakinak.

Bolumen handikoei dagokienez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo, beraz horrelako hondakinak ez ateratzeko eskatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide