Elkarretaratzea egingo dute bihar Zarautzen, 'Espetxe politika kriminalari stop' lelopean

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 15a

Bihar, asteartea Espainiako Auzitegi Gorenak 56 euskal herritarren espetxe zigor luzapenen inguruko erabakia hartzeko bilduko dela eta, Sortuk elkarretaratzea deitu du Zarautzen. Espetxe politika kriminalari STOP lemapean bilduko dira herritarrak.

Arratsaldeko 19:00tan izango da, Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide