Oraindik ere zenbait ikastarotan plazak libre daude: Hipopresiboak, soinpilates, hastapeneko pilates, spintonif, spining, total training, akuafitness, akuarelax eta helduentzako igeriketa ikastaroetan, hain zuzen. Akuafitnes eta helduentzako igeriketarako, gainera, bi aukera izango dira: akuafitnesen kasuan, astelehen eta asteazkenetan 15:30eko eskoletan daude plazak libre eta baita astearte eta ostegunetan, 20:30eko eskoletan. Helduen igeriketa eskolei dagokionez, oraindik ere astelehen, asteazken eta ostiraletatan, 10:00eko ala 19:30eko eskoletan eman daiteke izena.
Horiez gain, ondoko ikastaroetan ere eman daiteke izen:
- Hipopresiboak: astelehen eta asteazkenetan, 09:15ean.
- Soinpilates: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00etan.
- Pilates hastapena: asteazken eta ostiraletan, 18:00etan.
- Spintonif: astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:15ean.
- Spining: larunbatetan, 09:15ean.
- Total training: astelehen eta asteazkenetan, 18:00etan.
- Akuarelax: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etan.
Zalantzak argitzeko, kirol aholkulariarekin hitzordua eska daiteke, 943-005123 telefonora deituta zein kirola@zarautz.eus helbidera idatzita.