Gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira eskualdeko osasun zentroetan

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 24a

Zarauzko Osasun Zentroa, artxiboko argazkia. (Egilea: Onintza Lete Arrieta)

Osakidetzako sindikatuek bi egunetako greba deitu dute, azken lau urteotan osasungintza publikoan izandako «murrizketei, lan egoeraren kaskartzeari eta zerbitzuaren kalitatearen jaitsierari» buelta emateko eskatzeko. Hori dela-eta eskualdeko osasun zentroetan gutxieneko zerbitzua eskaintzen ari dira.

Zarauzko Osasun Zentroan jakinarazi dute "nahiko martxa normala" daramatela greba egunetan. 12 mediku daude kontsulta pasatzen, baina ez dago pediatrarik. Orion bestalde, mediku bat eta pedriatra bat ari dira lanean. Dena dela, urgentzizko kasuetan Zarautza joan behar dute herritarrek eta gainontzekoi datorren asterako ordua ematen ari dira harrerako langileak.

Azpeitian ere gutxienezko zerbitzua eskaintzen ari dira; bi pediatra eta bi mediku ari dira kontsulta pasatzen; azken horietatik bat etxez etxe dabil, etxetik atera ezin dute gaixoak artatzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide