'Beetlejuice' filma eskainiko dute gaur, Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 17a

https://youtu.be/s9Hr1wDddzI

Gaur iluntzean, Beetlejuice filma eskainiko dute Putzuzulo gaztetxean. Paradixu Zinema taldeak antolatu du jardunaldia eta 22:00etan hasiko da emanaldia.

Duela bi urte hasi zuen ibilbidea talde horrek, zinemaz gozatzeaz gain, filmak jendartea eraldatzeko tresna ere badirela sinistuta. Hilean bitan elkartzen dira herritarrak.

Paradixu Zinemako ordezkari baten gutuna, baimenen inguruan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide