Soldadura ikastaroak antolatu dituzte sektoreko enpresentzat

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 14a

Zumaiako Soldadura Zentroa. (Urola Kostako Udal Elkartea)

Urola Kostako Udal Elkarteak galdaragintza sektoreko enpresei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu. Helburua, langileak enpresei premiei erantzun ahal izateko prestatzea da eta horretarako lau ikastaro antolatu dituzte: Bihar, Entsegu ez-suntsikorra. Ikuskapen bisuala ikastaroa izango da eta ostegunean Soldaduraren kudeaketa dokumentala. Hilaren 22an, bestalde Entsegu ez-suntsikorrak. Likido sarkorren proben hastapenak ikastaroa emango dute eta hilaren 29an, Metrologia.

Prestakuntza saioak Zumaiako Soldadura Zentroak egingo dituzte 13:30etik 17:30era. Oraindik izena eman ez dutenek horretarako aukera dute  Urola Kostako Udal Elkartean bertan, 943-890808 telefono zenbakira hots eginda edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide