Hondarrezko gaztelua taldeak arkitektura tailer esperimentala eskainiko du 2015-2016 ikasturtean. Espazio publikoa piztu artearen bidez deitu diote tailerrari. Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta saioak ostiralean izango dira, Artezaleak-en egoitzan (Ebro Etxean), 17:30-19:00 bitartean.