Kinto bazkaria egingo dute 1964an jaiotako zarauztarrek

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko irailaren 16a

1964. urtean jaio—1963an jaiotakoak ere izan daitezke, baina maila berean ibilitakoak— eta Santa Anan ikasi zuten herritarrak kinto bazkaria antolatu dute. Irailaren 26an izango da, Kulixka jatetxean, 14:30ean. Menua 26 euro kostako da. Lehenago elkartuko dira, ordea. Hain zuzen, Musika Plazan jarri dute hitzordua, 13:30 aldera.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek Izar optikan (Salegi kalea, 1) eman beharko dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide