Bide heziketaren inguruko jardunaldia izango da gaur arratsaldean, Lege Zaharren Enparantzan. Udaltzaingoak eskainiko du, Mugikortasun Astearen barruan. Zarauzko udaltzainek urteak daramatzate haur eta helduak sentsibilizatzen, eta oraingoan dei berezia egin die familiei bertan parte hartzeko. Bide heziketak elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna eta errespetua sustatzea du helburu, eta bertaratzen direnek horren inguruko azalpenak jasoko dituzte. Udaltzaingogik nabarmendu dute lekua ere aproposa dela horretarako; izan ere, udaletxe kanpoko plazan oinezkoak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak ibiltzen dira.
Parte-hartzaileek bizikletan, patinetearekin zein oinez egin beharko dituzte udaltzainek planteatutako ariketak. 18:30etik aurrera izango da hori.