Aukeratu dute Akordeoi Asteko konposizio onena

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 16a

Stephan Stork alemaniarra eta German Moren Brull argentinarra nagusitu dira Francisco Escudero Akordeoirako Konposizioen Nazioarteko VIII.Lehiaketan. Larunbatean jakinarazi zuten Modelo aretoan, Zarauzko 29. Akordei Asteko azken aurreko ekitaldian. Sari banaketaren aurretik, iazko irabazle Stefano Bonilauri konposatzailearen lana interpretatu zuten Maria Zubimendik eta Haize Lizarazuk, akordeoiarekin eta pianoiarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide