Bilera deia 2025eko Malekoia 365 antolatzeko

Zarauzko sortzaile eta kultur-talde guztiei dei egiten diegu hurrengo urteko Malekoia 365 ekimena antolatzeko. Zer?, nola?, noiz?, nortzuk? bezalako galderak erantzuten aritu nahi dugu elkarrekin.

Uztailaren 14an malekoia hartu genuen Zarauzko hainbat kultur eragilek. Udatiarrei erakutsi genien hondartzaz eta malekoiaz gain, badela bizitzeko eta gozatzeko beste modu bat. Orain, Zarauzko sortzaile eta kultur-talde guztiei dei egiten diegu hurrengo urteko Malekoia 365 ekimena antolatzen laguntzeko.

Datorren urtean handiagoa egin nahi dugu, herriko eskaintza kultural zabalagoa erakutsi, eta ikus dezatela zer egiten den hemen urtean zehar. 

Hori horrela, mezu honen bidez dei egiten diegu parte hartu nahi duten artista eta kultur eragile guztiei urriaren 4an Gaztelekuko aretoan egingo dugun bilerara. 19:00etan izango da, eta bertan erabakiko dugu nortzuk eta nola emango diogun bizia malekoiari 2025eko udan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide