laburbide. 1) iz. Lasterbidea, ohiko bidea baino laburragoa dena, gehienetan hura baino aldapatsuagoa edo ibiltzen zailagoa.
Ohiko bidea baino laburragoa dena da laburbidea. Gehienetan ohiko bide hori baino aldapatsuagoa edo ibiltzen zailagoa izan ohi da, baina, laburragoa izanik, bere abantailak ditu (laburbide horretatik ibiltzeko gai denarentzat). Gehienetan bere zentzu zuzenean erabiltzen bada ere (bide fisikoa izandatuz), zentzu zabalagorako ere balia daiteke; horrela, eginkizun intelektual (edo fisiko) bat egiteko modu lasterra adierazteko: azterketa hori gainditzeko, asko ikasteaz gain, bada laburbide bat, eta esango dizut zein…