atze-aurre. 1) iz. Atzeak eta aurreak, atzeko eta aurreko aldeak.
atze-aurre. 2) iz. Joan-etorria.
atze-aurre. 3. iz. Itxura, kera; izaera.
Atze-aurreak, pluralean erabiltzen baita askotan, usatzen da adierazteko atzeak eta aurreak, hau da, atzeko eta aurreko aldeak. Joan eta etorri esateko ere, norabait joan-etorria egin dela adierazteko, esaten da: (nora edo hara) atze-aurrea egin ditu edo (nora edo hara) atze-aurretan ibli da; beraz, atzera-aurreak egitea joan-etorriak egitea da. Beste esanahi batekoak dira atze-aurre hauek: atze-aurreak elkarri neurtu, atze-aurreak neurtu… esan nahi bada laztanak egin edo xirriak eginean jardun. Bestalde, esamolde hauetan atze-aurreak itxura, kera edo izaera adierazteko erabiltzen dira: 1) Ez da atze-aurrerik berdin dituenik. 2) Ona izango litzateke atze-aurre berriak eginez gero (txarra, itxusia edo gaiztoa dela adierazteko).