kontxilla. 1) iz. Moluskuen (lapa, txirla, muskuilu…) eta beste ornogabe zenbaiten (itsaskien) maskorrekin egindako nahaski edo jakia, oiloei ematen zitzaiena arrautzaren oskola gogortzeko .
Oiloen arrautza-azala behar bezala gogortzeko kaltzio ugari behar izaten da (arrautza-azala kaltzio karbonatozkoa da % 90etik gora), eta kaltzio hori lortzeko txirla, lapa, muskuilu eta antzekoen nahaski xehatu bat ematen zitzaien oiloei janarian. Baserrietan-eta baziren makina sinple batzuk kontxilla prestatzeko, maskorrak txikituz. Izena gaztelaniazko conchilla hitzetik dator, jakina.