Artatxiki

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'

(Argazkia: Wikipedia)

Artoaren antza duen landare aleduna (Panicum miliaceum). Landare honek gailurrean, isats itsurako sorta batean, izaten ditu aleak eta ez buruetan “gure” artoak dituen bezala.

 

artatxiki. 1) iz. Artoaren antza duen landare gramineoa, aleak gailurreko panikulan izaten dituena (Panicum miliaceum).

Seguru asko, antigoalean, Ameriketako artoa ezagutu aurretik, arto izena landare honena zen, baina Ameriketako artoa (Zea mays) ezagutu zenetik aurrera, hark hartu zuen beretzat arto izena, eta hemengo zaharrari artatxiki deitu zitzaion geroztik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide