Lanbide Heziketa Zarautzen bertan, zugandik gertu

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa 2025eko maiatzaren 6a

25-26 ikasturte berrirako Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi dituztenentzat, aurrematrikula datak gainean dira: Maiatzaren 5etik 23ra hain zuzen ere. Ondoren, matrikulazio epealdiak, aurrerago, uztailaren 11tik 22ra luzatuko dira. Eta aurrez aurrematrikulatu ez direnentzat, ez ohiko epealdia irekiko da uztailaren 23 eta 24ean. Oteitza Lizeo Politeknikoak Ateak Zabalik saioak izango ditu, asteazkena maiatzaren 7an. Saioak, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Oteitzan bertan izango dira. Interesatuak, ordu tarte horretan idazkaritzara hurbildu besterik ez duzue eta Oteitzak duen Zarautz inguruko Industrietako lan munduratze tasa altuko eskaintza ezagutu: Fabrikazio Mekanikoa familiatik, erdi mailako Mekanizazioa, goi mailako Produkzioaren Programazioa eta Fabrikazio Mekanikoko Disenua zikloak dituzte. Aldiz, elektrizitate elektronika familiatik, erdi mailako Instalazio Elektriko eta Automatikoak, goi mailako Automatizazio eta Robotika Industriala eta bukatzeko, mantenua familiako goi mailako Mekatronika industrialeko eskaintzak dituzte. 

Datorren ikasturteari begira, Lanbide Heziketako lege berrira egokitzeko, aldaketa asko izango dira: Hasteko, ikasgai berri gisa, modulo teknikoez gain, Jasangarritasuna, Digitalizazioa, Enpleagarritasuna, Ingeles Teknikoa eta aukerako ibilbideak izango bai dituzte, eta guzti hori martxan izateko irakasleak guztia prestatzen ari dira. 

Hezkuntza kalitatea beti izan da Oteitzaren ardatza eta azken urteotan, nazioartekotasuna Lizeoaren lerro estrategiko garrantzitsu bat bihurtu da. Aurten ere, 1. Batxilergoko horrela nahi izan duten ikasleak, Erasmus+ proiektuarekin Het Amsterdams Lyceum ikastetxean izan dira eta bertako ikasleekin ikasgeletan murgildu dira. Martxoan ere, Arte eta latineko ikasleek Erromara eta Frantsesekoek Parisera joateko aukera izan dute.

Lanbide Heziketan aldiz, aurrez, Herbereetako eta Italiako ikastetxeekin erronkak prestatu dituzte. Goi mailako Produkzioko ikasleak, Rotterdamen izan dira, Holandako Roc Da Vinci ikastetxean. Aldiz, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Automatizazio eta Robotika eta Mekatronikako ikasleak Italiako Vicenza hiriko ITS Mecatronicco ikastetxean izan dira, bertako ikasleekin, ingelesez, gaur egun gero eta zeharkakoago bihurtzen ari diren sentsorika eta datuen kudeaketa lainoan lantzen zituen erronka bat uztartuaz. Hau dena, Sepie eta Erasmus+ HED beken laguntzarekin gauzatu ahal izan da. 

Oteitzan, etengabeko berrikuntza ere, beste lerro estrategiko nagusi bat da. Ikasgai berriez gain, baliabideak berritzen jarraitzen bai dute: Goi mailako Produkzioko ikasleek gozatu ahalko duten puntako Makina bat ekarri da tailer mekanikora. Honez gain, fatxada eta parkineko inguruak ere berriztatu dira eta uda honetan hainbat gela berritzen jarraituko da. 

Oteitzatik, Zarauzko Udalari, eskerrak ematen dizkiogu bere babesagatik.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide