Ateak Zabalik Saioak Oteitzan gaur Lanbide Heziketa eta bihar Batxilergoa

  Oteitzan, Gaur Lanbide Heziketako eta bihar Batxilergoko ateak zabalik saioak izango dituzte, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. 

 

Arlo Industrialeko eta lan munduratze tasa altuko Lanbide Heziketako erdi eta Goi mailako zikloak dituzte Oteitzan. 2 urteko ikasketak izaten dira eta lehen urtetik lan praktikak izaten dira inguruko hainbat enpresatan. Erdi mailan, hau da DBH bukatu ondoren, Instalazio Elektriko eta Autmatikoak eta Mekanizazioa ikasketak dituzte. Ondoren, hauek beraien goi mailako ibilibidea dituzte. Normalena hau izaten bai da, erdi mailako ikasketen ondoren goi mailako ziklo bat edo bi ikastea. Goi mailan, Automatizazio eta Robotika Industriala, Mekatronika, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua zikloak dituzte

Batxilergoan aldiz, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa, Zientzia eta Teknologia Batxilergoa eta Batxilergo Orokorra modalitateak eskaintzen dituzte. Ikasleak, bere Batxilergoko ibilbidea, ikasgai aukeraketa desberdinen bidez pertsonalizatzeko aukera zabala duelarik. 

Eta hau guztia Zarauzko erdigunean kokaturik. Interesa baduzue, ez galdu aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide