Azken 2 aste hauetan Oteitzako ikasleek beren egoneza adierazteko hainbat protesta ekimen egin dituzte "Selektibitateko azterketa eredua BEREHALA argitaratu!" lelopean. Izan ere, ikasturte honen amaieran izango den Unibertsitatera Sartzeko Probari (USaP) hainbat aldaketa egingo zaizkio, hala nola, azterketek diseinu konpetentziala duten galdera edo atazaren bat edota hainbat izango dituzte. Bainan, ikasturtea aurreran doa, eta oraindik Irakasle eta ikasleek, ez dituzte ikasgai bakoitzeko azterketa hauen inolako eredurik eta egunak aurrera joan ahala egonezina handitzen doa. Aurreko urriaren 4ko ostiralean ikasle/irakasleak Donibane plazan elkartu ziren eta urriaren 18an hainbat ikasle Donostian beste hainbat ikaslerekin protestara elkartu ziren.