Maiatzaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan Oteitzan bertan, Pakita eta Santiago Enbil-en oroimenez, Oteitzako bai Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen espediente akademiko onenen sari banaketa egin zen. Batxilergoan 8 ikaslek jaso dute ohorezko matrikula eta baita 500euroko saria ere. Lanbide Heziketan aldiz, ziklo bakoitzeko sari bat ematen da: Erdi mailako mekanizazioan eta Instalazio Elektrikotan eta baita goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Produkzioa, Mekatronika eta Automatizazio eta Robotika Industrialean.
Guztira 14 beka 500euroko banatu ziren. Pakita eta Santiago Enbil Roteta anai-arreabak sari hau, izan dadila konfidantza bultzada handi bat etorkizuneko bide berrian aurkituko dituzuen zailtasunak gainditzeko. Zorionak saritu guztiei egindako lan bikainagatik!