Igor González de Galdeano txirrindulari ohiaren Kirolife proiektuak Machining Meets Talent by Ceratizit lehiaketa abiarazi du, DISEINU eta PRODUKZIO mekanikoko zikloetako ikasleei balioa emateko eta sektoreko sormenarekiko, berrikuntzarekiko eta ekoizpenarekiko motibazioa bultzatzeko.
Oraingo honetan bizikleta bat merkatuan aurkezten denean bizikleta eusteko euskarri bat sortzea da helburua.
Oteitzak "enbido"-ari eutsi dio eta ikasleak buru belarri prototipo bat sortzen hasi dira!