Arrakasta gehien duena, dudarik gabe, eski irteera da. Aurten 300 ikasle inguruk eman du izena Frantziako Saint Lary eski estaziora joateko eta guztira 6 autobus antolatu dira. Kultur irteerako helmuga, Burgosko Atapuerca museo eta aztarnategia izan da, ondoren Burgoseko hiriko kaleetan barrena ibiltzeko aukera izan dutelarik ere. Azkenik, mendizaleek ere izan dute disfrutatzeko parada. Arabako Entziako inguruan naturaz gozatu eta arnas frexkoz indarberrituak itzuli dira Zarautzera.
Egun zoragarri bat oroitzapenerako!