Batxilergoko ikasleak Europan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Oteitza Lizeo Politeknikoa

Zarauzko Oteitza Lizeoko batxilergoko ikasleak Europan zehar dabiltza ikasturte honetan. COVIDak dakartzan zailtasunei aurre eginez, Erromara bidaiatu dute Latineko eta Artearen Historiako ikasleek. Kulturaz eta arteaz horniturik eta oso zapore gozoz itzuli dira guztiak. Frantsesekoek Paris bisitatu dute, Hendaiatik trena hartu, bufanda eta txano beroekin estali eta gelan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera aparta izan dute. Beti gogoratuko dituzten bidaiatxoak izango dira, seguru!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide