Berdinki konpainiaren 'Leinu' ikuskizuna, 'EITB Kultura' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Koldo Arakistain zarauztarraren eta Irati Gonzalez irundarraren azken lana da Leinu. Gurasotasunaren inguruko hausnarketa intimo bat planteatu dute, gorputzaren arteko oreka eta desoreka jolasekin.

Berdinki zirku konpainiaren Leinu ikuskizuna izan da protagonista EITB Kultura saioko azken atalean. Koldo Arakistain zarauztarrak eta Irati Gonzalez irundarrak osatzen dute Berdinki, eta beraien azken proiektua da Leinu.

Gurasotasunaren inguruko hausnarketa intimo bat egitea proposatzen du emanaldiak, eta horretarako gorputzaren arteko planteatu dute, gorputzaren arteko orekarekin eta desorekarekin jolasten dute bi artistek. Hain zuzen, Gonzalezen haurdunaldia aprobetxatu zuten erabaki ikuskizuna garatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide